XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ALGER hiriko igande itsusiaFrantziaren etsaiak ez dira oraino errechituak eta nahi dute erakutsi badutela oraino gemen eta kalipu.
Lau tokitan pausatu dituzte berantago zartatzeko bonbak, ala zakutto batean gorderik, ala paket batean. Bi ostatutan utziak zituzten present hoik, eta bertze biga karrika zoko batzuetan.
Milk-Bar delako ostatuan
Bertze lekuetan ere berdintsu.
Orotarat 60 kolpatu kondatu dituzte, hetan 25 arras gaizki; muttiko bat eta bi emazte galdutzat zauzkaten igande aratsean.